Soinu zahar txapelketa Gurea antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Joan zen igandean Oinkari dantza taldeak antolatutako Soinu Zahar txapelketa jokatu zen Gurea antzokian. Adinez bi sailetan banatuta, Gipuzkoa osoko 40 dantzari gaztek hartu zuten parte. A sailean, Amaia Lasa (Donostia), Elene Sesen (Oiartzun) eta Nerea Lopez (Donostia) geratu ziren lehen postuetan. B sailean, berriz, Nerea Videira (Oiartzun), Nora Fraile (Lezo) eta Nagore Muriel (Villabona).

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!