Kirolari ezagunekin mahai-ingurua bihar Gurea antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 9a, 14:44

Villabonako Gure Esku Dinamikak antolatu duen hitzaldi sortaren baitan, bihar, asteartea, 'Kirolean ere, Gure Esku Dago' mahai-ingurua izango da Gurea antzokian 19:30etatik aurrera. Hauexek hizlariak:

Mikel Arruabarrena (Eibarreko futbolaria), Iñaki Artola (pilotaria), Mikel Labaka (Sanseko entrenatzailea eta futbolari ohia), Aitziber Ibarbia (Mendi-duatloilaria), Xabier Usabiaga ( EITB-ko aurkezlea eta txirrindularia), Mikel Astarloza (Txirrindularia ohia) eta Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko kirol kazetaria).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!