Mendi lasterketaren ibilbidea ezagutzeko deialdi irekia, igande honetan Xoxokatik abiatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 6a, 15:19

Urnietako mendi lasterketaren ibilbidea ezagutzeko aukera eskainiko du antolaketak, aurretik sekula egin ez duten lasterkariak bereziki kontuan harturik. Igande honetan (otsailak 8) Xoxokako aparkalekuan geratu dira goizeko 08:30etan. Alegia, lasterketaren irteeran bertan. Ikustear dago igandean zer nolako zorua topatuko duten, egun hauetako elurrak eta euriteek ibilbidea zeharo baldintzatzen baitute.

Lasterketa martxoaren 29an izango bada ere, aldez aurretik ibilbidea ezagutu eta horren baitan prestakuntza antolatzea garrantzitsua izaten da. Ez baita ahaztu behar aurtengo edizioan bakarka eta taldeka lasterketaren garaipenarekin batera Euskal Herriko txapela ere jokoan izango dela. Hitzordura sasoiko iritsi eta ibilbidearen jakitun izan nahi duenarentzat,

Probak interes handia piztu du. Maratoi erdiaren izen-ematea ireki eta ordu gutxitan 400 txartelak agortu ziren.

Eta 11,5 kilometroko lasterketa txikian ere parte hartze handia izango da. Dagoeneko izen-ematea osatu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!