Kaldereroen etorrera Andoainera, larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 6a, 15:16

Larunbat honetan Kaldereroen etorrera ospatuko dute herriko kaleetan barrena. Horretarako entseguetan aritu dira Berrozpe ikastetxean. Kaldereroen irteera Ontza elkartetik egingo dute arratsaldeko 17:00etan hasita. Kalejira egin eta gero, Berrozpen afari herrikoia egingo dute. Aurten “Andoaingo Kaldereroak” doinu berria estreinatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!