Torturaren aurkako ekitaldia, igandean Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 6a, 12:51

Igande honetan, otsailak 8, Torturaren Aurkako Ekitaldia egingo dute Zizurkilen. Joxe Arregi herritarra torturaz hil zutela 34 urte betetzear dira eta horren harira egingo dute ekitaldia. Iaz, torturatu guztien memorian jarritako oroitarriaren inguruan egingo dute ekitaldia, 13:00etan hasita, Joxe Arregi Plazan. Ondoren, Urkamendi elkartean bazkaltzeko aukera izango du hala nahi duenak.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!