Murrizketak ondasun higiezinen zergan, Zizurkilgo familia ugarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko otsailaren 6a

Zizurkilgo Udalak murrizketak ezarriko dizkie familia ugariei ondasun higiezinen gaineko zergan. Otsailaren 27ra arteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.

Zergaren % 50eko murrizketa ezarriko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori egiazta dezaketen subjektu pasiboei. 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da murrizketa. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

Hobaria eskuratu nahi dutenek, eskaera-orria bete eta dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Zizurkilgo Udalaren bulegoetan:

  • Nortasun agirien fotokopiak eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren kopia
  • Errolda eta elkarbizitza-ziurtagiria
  • Titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adierazten duen Foru Ogasunaren ziurtagiria
  • 2014ko ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriaren fotokopia

Informazio gehiago nahi izanez gero, udal-bulegoetan eskura dezakete edo 943691012 telefono-zenbakira deituta.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!