Atzo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, abian da herriko hiru gune estaltzeko ideia lehiaketa. Martxoaren 4ra bitarte izango dute arkitektoek hiru gune horietarako estalki proiektuak diseinatzeko tartea. Epea amaitzean, epaimahai teknikoak proiektu bakoitza aztertuko du eta onespena lortzen dutenak herritarren bistara pasako dira. Azken hitza herritarrek izango dute beraz, ze proiektu gauzatuko den erabakitzeko.
Lehiaketaren oinarriak
Prozesua online jarraitu