2015eko INAUTERIAK
Otsailak 7, larunbata17:00 Kaldereroen irteera Ontza elkartetik. Ibilbidea: Ontza, Kaletxiki, Goikoplaza, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza. Itzulera ibilbide berdinetik Kaletxikiraino.
Otsailak 12, osteguna
OSTEGUN GIZENA15:00 8-12 urte arteko neska-mutiko guztiak Bastero Plazan elkartuko dira. 15:15 Ikastetxe guztiak elkarrekin KALEJIRAN abiatuko dira Gora Kaletxiki txaranga eta Dultzaineroek lagunduta. Ibilbidea: Juan Bautista Erro, Kaleberria (Sabadell banketxeraino), Zumea kalea, Kale Nagusia osoa eta zuzenean Goikoplazara. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta Ikastetxeko jolasleku estalian.
16:15 Dantza Jaia Goikoplazan Gora Kaletxiki txarangarekin, eta Dultzaineroek lagunduta. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.
17:30-20:00 Beldurraren etxea Gazte Lokalean.
18:00 Maskara lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Urigainen. Erakusketa: otsailak 12, 13 eta 16.
Otsailak 13, ostirala
17:30 Mozorro festa Gazte Lokalean.18:00 Udal Musika Eskolaren kontzertu bufoa Basteron.
Otsailak 14, larunbata
11:30 Buruhandi eta erraldoien konpartsa. Ibilbidea: Anbrosia Olabide, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza.12:00 Mozorroak nahiz konpartsak kalez kale ibiliko dira herrian zehar.
12:00-13:15 Soinuak musika eskolako ikasleen kalejira. Ibilbidea: Eskolatik atera, Doktor Huizi, Bastero Plaza, Kale Nagusia eta Zumea Plaza. Itzulera Kale Nagusitik Goikoplazara. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta Ikastetxeko jolasleku estalian.
17:00 Inauteri desfileari hasiera Gora Kaletxiki txarangarekin, Txitibar plazatik Goikoplazara. Ondoren, txaranga eta konpartsak 20:30ak arte.
23:00-03:00 Gazte Jai Disko Festa Nafarroa Plazan.
Otsailak 15, igandea
09:30 Diana Andoaingo dultzaineroekin.12:00 Mozorroak nahiz Konpartsak kalez kale.
17:00 Ameztu taldearekin haur festa Nafarroa Plazan. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.
Inauterietako giroa herrian nabari eta zabal dadin Jai Batzordeak etxeetako balkoiak eta leihoak globoz eta koloretako oihalez janztera animatzen ditu Andoaingo bizilagunak.