N-1 errepidea moztuta bi norabideetan, Irura parean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 5a, 13:27

N-1 errepidea moztuta dago Irura parean, tamaina handiko garabi bat errepidearen gainera erori delako. Goizeko 11:40ak aldera gertatu da istripua eta ez du zauriturik eragin, baina trafikoa moztuta dago bi norabideetan. Errepidearen alboko industriguneetatik desbideratu dituzte ibilgailuak. Hala ere, trafiko arazoak sortzen ari dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!