Buruntza auzoak baserri eta etxe ugari ditu, 45 hain zuzen, baina axeriak ezin izan ziren denetara iritsi, eguraldi makurra zela medio. Aterrune bakanak probestu zituzten handik hona ibiltzeko ahal bezala.
Soilik San Martin eliza zaharraren inguruko etxeak bisitatu zituzten; besteak beste, Ikutzazarra, Eguzkitza, Arrieta, Elizaldetxiki, Irurainberri, Elizagaratetxiki, Serorategi, Gaztañaga, Gorostidi... Ibibidea murrizte horrek, pena handia eragin zieten urrutien bizi diren auzotarrei.
Ohikoa egiten ari den usadioa errespetatu zuten aurtengoan ere axeri dantzariek: alegia, baserri atarira hurbildu, bertan axeri dantzako joko edo dantzaren bat dantzatu, eta ondoren, etxeko nagusi edo andreari Axeri Dantzaren adierazgarri den zapi zuria jarri lepoan. Zenbat etxe ataritan dantzatu, hainbatetan etxekoek hamaiketakoa edo zizka-mizkaren bat atera zieten axeriei. Gauzak horrela, egundoko jai giroa sortu zen axerien eta auzotarren artean goiz eta eguardian zehar. Ezin bestela izan.
Hurrengo urtean, Goiburu auzoari egokitu zaio axerien puska biltzeari harrera egitea.