Andoaingo Udalak datu horiek eskuetan Elurte plana martxan jartzea erabaki du: “datozen orduetan nabarmen jaitsiko dira tenperaturak, muturrekoak izatera arte. Izotza bota eta elurra egiteko aukerak ere handiak direla azpimarratu dute, eta egoera hori gainera hainbat egunez luzatuko omen da”. Udalak, arazoak saiheste aldera, informazioa eskuragarri ipiniko du honako telefono zenbakietan:
• Udala: 943 30 08 30.
• Udaltzaingoa: 092.
900 300 819.
Udalak jakinarazi duenez, merkatalguneetako eta atarietako espaloia garbitu ahal izateko gatza herritarren esku egongo da Udaltzaingoaren bulego nagusian, Galardi kalean.