Ipuinaren habia gaur Larraulgo liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Hiru eta sei urte arteko haurrak literatura eta liburuen mundura gerturatzeko helburuz sortutako ekimena da Ipuinaren habia. Lur Usabiagak eskainitako saioa izango dute gaur gozagarri Larraulgo liburutegian. 17:30etatik 18:00etara, ipuinen munduan murgilduta ibiliko dira txikiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!