Azal indartsuarekin dator hurrengo zenbakia, 'Agerre II, indarra eta sasoia izenburupean', Joxe Antonio Lopetegi harri-jasotzailea alaba bikiak esku banatan dituela ageri da. Bada, besteak beste, urte luzetan Asteasun bizi den azpeitiarraren ibilbidea ezagutzeko aukera izango da zenbaki honetan, bere hitzekin batera, argazki zahar eta berriak txertatu direlarik. Ramon Balerdi artista billabonatarraren bidearen berri ezagutzeko aukera ere izango da, Gureako erakusgelan jarriko duen erakusketaren harira, elkarrizketa sakona eskaini baitu zenbaki honetan. Aipagarrien artean, baita Andoaingo Pedro Aizpurua piano-jotzaile eta sortzaileari eginiko elkarrizketa ere, ibilbide luzeko gizon langilea. Negu bete-betean, etxean goxo-goxo eta gustura irakurtzeko aldizkaria osatu dugulakoan...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!