Urtetik urtera parte hartzaile gehiago daude zozketa honetan. 2010. urtean 34 lagunekin hasitako zozketa, urtez urte kopurua handituz joan da eta azken 3 urtetan ehundik gora parte hartzaile izan dira. Luix Intxauspek jakinarazi duenez, Buruntzaldeko udalek egitasmoarekin jarraitzeko asmoa dute eta 2015eko maiatzean ekingo diote zabalkunde kanpainari.