Santa Ageda bezperako kantu errondan aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 4a, 11:49

Eguraldi hotza eta kaskarra ikusita, Santa Ageda egunaren bezperarako, gaurko, kantari ibiliko direnentzat aldaketak egin dituzte antolakuntzatik. Erronda iluntzeko zazpietan hasiko da Goikoplazako Elizondo tabernatik. Elurra eginez gero, kaleko jantzi normalak janztea gomendatu dute eta ibilbidea ere laburragoa izango da. Zortzi eta erdietan izango da afaria Ontzan izena eman dutenentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!