Ur eta zabor tasetan hobariak eskatzeko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Ur eta zabor tasetarako hobariak eskatzeko epea zabaldu du Zizurkilgo Udalak. Otsailaren 20ra arteko epea egongo da horretarako. Jarraian, aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri:

Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

·       Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia.

·       Errolda eta elkarbizitza ziurtagiria.

·       Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria

o   Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitea behartuta ez dagoenaren agiria

o   Langabezia-txartela eta INEMetik jasotzen den laguntzaren agiria

·       Foru Ogasunak emandako ondasun-agiriak

Herritarrek informazio gehiago nahi badute, udal-bulegoetara azal daitezke edo honako telefono hauetara deitu: 943691012 edo 943693066.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!