Euskal Metereologia agentzien aurriekuspenak ikusita, Udalak Elurte Plana martxan jartzea erabaki du: “Metereologia agentziek pasa dituzten oharren arabera, datozen orduetan nabarmen jaitsiko dira tenperaturak, muturrekoak izatera arte. Itzotza bota eta elurra egiteko aukerak ere handiak direla azpimarratu dute, baita egoera hori hainbat egunez luza daitekeela ere”.
Ustekabe edo oharrik izanez gero, Udalak honako telefono hauek eskuragarri jarri ditu: Udala: 943 30 08 30 | Udaltzaingoa: 092 / 900 300 819.
Merkatariei eta bizilagunei oharra:Merkatalguneak eta atarietako espaloia garbitu ahal izateko gatza eskuragarri dago Udaltzaingoaren bulego nagusian, Galardi kalean.