Ordu honetan ikusmin handia dago Andoaingo herrigunean. Zumea kaleko Gaztelutxo, Saldias edota Ernaitzan (material eta produktu ugari erakusleihoetatik kendu dituzte) adi-adi daude eta, bestalde, herritar ugari gerturatzen ari dira ibaiaren ur maila ikustera. Oinezkoentzat Espigoia itxita dago eta Santa Krutz elizan eta beste zenbait merkatalguneetan ateak babestu dituzte. Ikusi beharko da ur mailaren garapena hurrengo orduetan.