Arratsaldeko 17:30etan tentsioa eta ikusmina nagusi dia Andoaingo Zumea kalean. Ernaitza eta Ciclos Patxi dendak, beste batzu bezala, materiala erretiratzen hasi dira uholdeen beldur. Caritaseko ate nagusian egurrezko babes moduko hesia ipini dute. Ez da gutxiagorako, Leitzaran ibaia zubi gaineraino iritsi baita. Oria ibaia ere Zumea kalean irten egin da. Alerta egoera bertako dendari eta garajeetako jabeentzat.
Bideoak: Leitzaran-Oria | Oria