Goiz-goizetik, enpresak eta intereseko lekuak bisitatzen aritu zen. Esnea ekoizten duten enpresa eta etxaldeetan izan zen, eta nola lan egiten duten ikusi ahal izan zuen. Olanok lehen sektoreko agenteek produktuen kalitate gorena eta seguritatearen alde egiten duten apustua ezagutu zuen horrela, “Euskadiko elikagaien industria sektore estrategiko bilakatu da ikerketa eta berrikuntzan egin duen esfortzuari esker. Eta horrek kalitate eta seguritate berme guztiak ematen dizkie ekoizten dituzten produktuei”. Udaletxea, kiroldegia, Salesiar ikastetxea, Sarobe eta Babilonia guneak bisitatu zituzten egun osoko bisitaldian.