Ikastetxeetako kultur asteetan aldaketak, eguraldi txarrak eraginda

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 30a, 13:33

Aste honetan zehar, kultur asteko ekintzak burutzen ari dira Amasa-Villabonako Zubimusu ikastola eta Fleming eskoletan. Eurite gogorrek baldintzatuta, ordea, egitarauetan hainbat aldaketa egin beharrean aurkitu dira. Gaur arratsaldean herriko kaleetan zehar egitekoa zuten Fleming eskolako danborrada Bearzana pilotalekuan izango da kalez kale beharrean. Zubimusu ikastolak iganderako antolatuta zeukan mendi martxa, berriz, atzeratu egingo da iragarpen txarren ondorioz. Antolatzaileek aurrerago jakinaraziko dute zein asteburutan egingo den.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!