Lehenengo On Bosko lasterketa, igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urnietako Salesiar ikastetxearen 50. urteurreneko ospakizunen artean, herrian zehar krosa antolatuko dute lehen aldiz. Ikastetxeak berak antolatutakoa da, Urnieta herriko erdigune eta hainbat auzotatik igaroko dena. Guztira 7 kilometroko ibilbidea izango du. Irteera eta helmuga ikastetxean kokatu dute. 14 urtetik gorakoek parte har dezakete.

Lasterketa:


Otsailak 1, igandea.
11:00. Ikastetxea.
Izen ematea:
• 8 euro, aldez aurretik.
• 10 euro, egun berean.
Sariak:
• Garaikurra kategoria bakoitzeko lehendabiziko hiru sailkatuei.
• Sari berezia eskolako lehenengo ikasleari.
• Zozketa ezberdinak burutuko dira.
• Proba amaitzen duten lasterkari guztiek opari bana jasoko dute.
Informazioa:
• Ander, Iñaki (943 551 789).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!