“zaletuak eta kide berriak agurtu nahi ditut. Jakin ezazuela lan egitera eta dena ematera natorrela”. Astearte goizean kide berriekin lehenprestaketa saioan parte hartu zuen. Taldea asteburu honetan Sporting taldearen aurkako partida prestatzen ari da. Garrantzia handikoa izango da, Sporting laugarren sailkatuta dagoelako. Ponferradina, berriz, seigarren.
Gaztañagak taldekideen artean ditu Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezain ohia eta Pablo Infante bigarren mailako jokalari ezagunetarikoa.