“Bakea eta bizikidetza” jardunaldien edizio berria, larunbat honetan biktimen lekukotzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 30a, 10:14

Datozen egunetan “Bakea eta bizikidetzara: sufrimentuetara hurbilduz” jardunaldiak egingo dituzte Urnietan, aste honetan hasi eta martxora bitartean. Aurten sufrimenduetara gerturatu nahi dute, eta horretarako, hitzortu erakargarriak antolatu dituzte.

Iaz iragana, oraina eta geroa landu ziren, eta lanketa horretan parte hartu zuten herritarrek, datozen urteei begira, biktimen eta sufrimenduaren gaia jorratzea eskatu zuten. “Sufrimendua landuko dugu, baina hulbilpen bat soilik izango da; zoritxarrez, sufrimenduak ugari direlako eta ekimen gehiago egitea beharrezkoa delako”, adierazi zuen Mikel Pagola alkateak Udaleko ordezkari guztien izenean.
Iazko jardunaldien irakurketa oso positiboa egin zuten. Herritarren parte hartzea handia izan zela eta aurtengoan ere hala izatea espero dute, “herritarrik gabe jardunaldiek zentzurik ez dutelako”.

JARDUNALDIAK OSTEGUN HONETATIK AURRERA
Hasteko, urtarrilaren 29an, ostegunarekin, hitzaldi bat izango da sufrimenduetara gerturatzeko helburuarekin. Sufrimenduen inguruan hitz egiterakoan “kategoriak eta aurrekaritzi asko izaten ditugu”, horregatik,  hitzaldi baten beharra ikusi dute, pertsonaren giza duintasuna erdian jartzeko. “Ezinbestekoa da ikustea urraketa guztien gainetik eta azpitik duintasuna ere badagoela”, azaldu zuen Baketik erakundeko Iker Usonek.

BIKTIMEN LEKUKOTZAK LARUNBAT HONETAN
Larunbat honetan biktimen testigantzak ekarriko dituzte Urnietara. ETAk hildako Froilan Elesperen seme Josu eta GALek hildako Joxi Zabalaren arreba Pili, Saroben hizlari arituko dira.
Bestalde, jardunaldiekin amaitzeko, “ekimen dinamikoagoa eta berritzaileagoa” egingo da: antzerki foruma. Donostia 2016 Hiri Kulturalaren baitan hainbat hiritan egingo den egitasmoa da. Berradiskidetzearen inguruko antzezpen labur bat egingo dute, 20 minutu ingurukoa, eta ondoren, debatea egingo da. “Merezi du hurbiltzea, ez delako antzezpen huts bat, herritarrek parte hartzeko aukera izango dutelako”. Otsailaren 7an euskaraz izango da eta martxoaren 28an gaztelaniaz.

Jardunaldietako izen-ematea
Bertan arreta zerbitzua
bakejardunaldiak@urnieta.eus

Urtarrilak 29, osteguna
19:00 Aurkezpena
19:15 Hitzaldia: “Bizitzako sufrimendu faktorearen errealitatera hurbiltzea”.
        Hizlaria: Iker Uson (Baketik).
20:00 Kafe-hizketaldia.
20:30 Hizlariarekin solasaldia.
21:00 Amaiera.

Urtarrilak 31, larunbata
11:00 Aurkezpena.
11:15 Testigantzak: Pili Zabala, Josu Elespe.
13:00 Amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!