Herri antzerkia Basteron, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 30a, 10:10

Herri antzerkiko partaideak azken entseguetan murgilduta daude, xehetasun guztiak lotzen. Basterora bertaratzen denak ordubeteko ikuskizun atseginaz gozatu ahal izango du. Sarreren salmenta arin doanez, komeni da aldez aurretik erostea Basteron bertan. Urteurreneko ekitaldi esanguratsuenetakoa izango da.

Azken sarrerak salgai daude.

Elkarrizketa: Antzerkiko arduradunak

Igandean herrikideek galdu ezinezko hitzordua dute Basteron: Herri antzerkia. “1615eko urtarrilaren 26a zen Andoain herri gisa ibilbide propioa egiten hasi zenean. Egun hartan, Andoain herri berriaren ahaldun zen Martin Ibañez Ubayar lizentziatuaren bitartez, Felipe III.ak Gipuzkoan herrixka izandako hogeita hamar hiribilduri, tartean Andoaingo unibertsitateari, Tolosako aginte-eskualdetik bereizten zuen eserlekua eta errege zedula eman zizkion”. Horixe izan daiteke igandean Basteron taularatuko duten herri antzerkiaren sinopsia. Horixe abiapuntua, eta hortik aurrera artea: herritar talde handi batek eskainiko duen artea, jarduera ezberdinen bitartez. Antzerkia izango da nagusiki, baina baita musika edota dantza ere. Katramila antzerki taldeak heldu zion mendeurreneko ospakizunen artean antzezlana egiteko ardurari. Hilabete luzez Miren Gojenola antzerki zuzendariarekin batera landutako lana igande honetan ikusteko aukera izango da.
Ikusgarria izango da
Antzezlanaren garapena jarraitu dutenek horixe diote, ikusgarria izango dela. Aukera bakarra izango da, izan ere ez dirudi, beste saiorik egingo dutenik. Komenigarria da, beraz, ahalik eta azkarren sarrera eskuratzea. Sarreren salmenta motel samar zihoan baina azken egunetan 300 sarrera saldu dira. Beraz, antzezlanaz gozatu nahi duenak hobe du garaiz ibiltzea.
Basteroko txarteldegian salgai daude, eta baita Kutxabank banketxearen webgunean ere.

Herri antzerkia
Katramila, Udal musika eskolako helduen abesbatza, Olagain, Urki, Bertso eskola, Maizorri txalapartariak, Mikel Moreno eta Kristina Solano musikariak eta Pilar Rodrigez antzezlea.
Otsailak 1, igandea.
12:00, Bastero.
Areto nagusia. 5 euro.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!