2015ean 400 urte beteko dira Zizurkil herri gisa sortu zela eta Tolosarengandik banatu zela. Hori dela eta, herri antzerkia antolatu nahi da, Maiatza Saltsaneko egitarauaren baitan, Zizurkilen sorrerari lotutako gertaerak irudikatzeko.
Herri antzerki hori antolatzeko, kultura batzordeak dei egiten die herritar guztiei, otsailaren 4an, iluntzeko 19:00etan, Atxulondo kultur etxean egingo den bileran parte hartzeko. Antzezleak, musikariak, dantzariak, diseinatzaileak, margolariak, arotzak… eta, oro har, herri antzerki horretan ekarpenena egin nahi duten guztiak daude gonbidatuta bilerara.
Hemeroteka: Andoain 400 Herri Antzerkia