Otsailaren 4ko bilerara gonbidatuta daude dantzariak, musika-joleak, antzezleak, diseinatzaileak, margolariak, arotzak, eta, oro har, edozein motatako ekarpena egin nahi duten herritar guztiak.
Herri antzerki hori Maiatza Saltsanen baitan taularatu nahi da; izan ere, aurtengo maiatzeko kultur-programazioaren muina Zizurkilgo herriaren osaeraren 400. urteurrena izango da.