Beste multzoan diren San Adrian (Bilbo), Eibar Eskubaloia, Legazpia eta Bera Berak Bilbon jokatuko dute sektorea. Euskal Ligako hurrengo fasea jokatzeko aukera multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek izango dute, aurten Euskal Ligan aritu diren Zuazo (Barakaldo), Kukullaga (Etxebarri), Errotabarri (Ermua) eta Aiala ZKE (Zarautz)-rekin batera.
Leizarango zuzendaritza taldeak Leizarango kide eta eskubaloi zale guztiei asteburuan Irunera gerturatzeko deia luzatu die.