Santa Ageda bezpera, parte hartze herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 28a, 15:40

Eresargi abesbatzak Santa Ageda bezperan, otsailak, 4, kantatzen ateratzeko gonbitea luzatu nahi du. Doinuak errazak eta herrikoiak direnez astelehenean, hilak 2, iluntzeko 20:00etan entsaioa egingo dute abestiak entseatzeko.
Aurten Unai Mendizabal bertsolariaren laguntzaz arituko dira eta kantu eskeari behar bezalako bukaera emateko, animatzen direnak sagardotegira joango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!