Tolosaldeako Korrika Batzordetik eskerrak eman nahi dizkiete Zizurkilgo Urkamendi Elkarteari eta Hernialdeko Elketa jatetxeari ekimen honetan emandako laguntzagatik.
Gipuzkoako Korrika Batzordeak antolatuta, abian da Korrika 19ren atarian ospatuko den mus txapelketa. Otsailaren 28an izango da finala, Astigarragan. Final horretan parte hartzeko, Tolosaldeako kanporaketa jokatu beharko dute eskualdeko bikoteek. Otsailaren 6an izango da hitzordua, gaueko 21:30tan hasita, Zizurkilgo Urkamendi Elkartean. Eskualdeko lehen bikoteak Hernialdeko Elketa jatetxeak eskainitako otordua eskuratuko du eta baita finalerako txartela ere.
Mus txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek 943.59.17.04 telefono zenbakira deitu beharko dute. Bikoteko 12 euro ordaindu behar dira.
Tolosaldeako Korrika Batzordetik eskerrak eman nahi dizkiete Zizurkilgo Urkamendi Elkarteari eta Hernialdeko Elketa jatetxeari ekimen honetan emandako laguntzagatik.