Aurten ere, urteroko legez, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak otsailaren 4an Santa Ageda bezperako erronda antolatuko du, herriko beste elkarte, ikastetxe eta talderen partaidetzarekin.
Ahotsak, kantak eta soinuak prestatzeko entseguak gaur eta ostegunean izango dira 20:00etan, Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen atarian. Otsailaren 4an arratsaldeko seietatik aurrera herriko kaleetan barrena ibiliko dira Santa Ageda bezperako koplak kantari.