Gure Esku Dago dinamikaren hitzaldi zikloaren lehen saioa, gaur Subijana etxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 27a, 11:55

Amasa-Villabonako Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz hitzaldi zikloa antolatu du urtarrila eta otsailean zehar. Zer gertatzen ari da Katalunian? eta Euskal Herrian? hitzaldiak abiaraziko du aipatu zikloa. Jaume Marfany (Asamblea Nacional Catalaneko kidea) eta Angel Oiarbide (Gure Esku Dago dinamikako kidea) arituko dira hizlari gaurkoan, Martxelo Otamendi moderatzailearekin batera. Subijana etxean 19:30etan izango da lehen hitzordua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!