Joan zen ostiral iluntzean jende asko elkartu zen Berdura plazan Julen Zelarain Errasti billabonatarrari harrera beroa eskaintzeko. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako operazioan atxilotu zuten Julen eta, bi txandatan, ia 10 urteko zigorra bete ondoren geratu da aske. Hitza hartu zuenean, herriaren babesa eskertu zuen.