Merkatariak
Herriko edozein dendak “Andoaingo festa eta ospakizunak” gaia duen argazki bat eskuratzeko aukera dauka, 30x45 cm-koa, norbere erakusleihoan ipintzeko. Interesatuek emaila idatzi behar dute: argazkialdia@argazkialdia.com.
Eskaera urtarrilaren 31 baino lehen egin behar da. Kostua 30 eurokoa izango da, ekimen zehatz hori eta jaialdiaren gainontzeko ekimenak ordaindu ahal izateko.
Argazkilariak
“Argazkilari afizionatua bazara, Andoainen maiatza eta ekaina artean ospatuko den Argazkialdian erakusteta ipintzeko aukera duzu. Bidali zure argazki bilduma argazkialdia@argazkialdia.com emailera otsailaren 15a baino lehen. Gaia askea da eta edonork parte har dezake. Anima zaitez!”.
Argazkialdia '15
Maiatzaren 16tik ekainaren 14ra