Martxoak 8, egitaraua iragartzeko kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 23a, 11:56

Andoaingo Udalak “Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna – 2015” iragartzeko kartel lehiaketa deitu du. Lehiaketan 16 urtetik gorako nahi duen pertsona orok parte har dezake. 65x31 cm-ko tamaina izango dute kartelek, eta marrazkia neurri horietan edo proportzioan aurkeztu beharko da.
Guztietan, ongi nabarmendurik, ondoko testua azalduko da: “Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna – 2015”. Lana koloretan aurkeztu behar da, otsailaren 6an Basteron 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Sari bakarra izango da, 300 eurokoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!