Puntako teknologian espezializatutako Mendiola eta Mendi lantegiak bisitatu ondoren, Andoaingo merkatariak biltzen dituen Salkin elkartearekin batzartu dira EAJren hautagaiak, bai eta Gaztañaga sagardo produktorearekin ere, bi sektore horien errealitatea eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko. Arratsaldean, Ubitarte kirol instalazioak eta Karmentxonea jauregia ere bisitatu dituzte.
Bisitaldi guztietan Olanorekin batera egon da Mari Jose Izagirre Andoaingo alkatetzarako hautagaia.