Korrika batzordea Lekaion bilduko da ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 22a, 18:17

Korrikaren edizio berria prestatzen hasi dira Urnietan. Aurten Andoaindik iritsiko da Korrika. Zehazki, martxoaren 21ean (larunbata) goizeko 10:00ak aldera. Hori guztia prestatzen hasteko Korrika batzordea ostiral honetan bilduko da Lekaion, arratsaldeko 18:30ean hasita. "Guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugu euskaraz biziko den herria, euskalakariz osatutako herria" dio Korrika 19ren mezuak.

Materiala
Eskualdeko AEK-k jakinarazi nahi du jada Korrika 19ri dagokion arropa salgai dagoela, bai Hernaniko AEKn, baita Astigarragakoan ere. Korrika amaitzen den arte izango du jendeak bertara gerturatu eta erosteko aukera.

Korrika 19 eskualdean
Martxoak 21, larunbata:
09:00 Andoain.
10:00 Urnieta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!