Zergatik egin duzue beherapen aste hau?
Marisa Iturbe. Lehengo urtean hasi ginen. Enpresak 50 urte bete zituenez, produktuak berritu nahi genituen. Horregatik, ahalik eta gehien saltzea zen gure asmoa, genero berria ekarri eta erakusketa aldatzeko. Saltzeko modu ona zela ikusi genuen; izan ere, altzairuak ez dira arropak bezala, zailagoa da saltzea. Urtean behin aste osoan zehar beherapenak jartzea ondo etortzen da erakusketako produktuak berritzeko.
Jende asko hurbildu da?
M.I. Bai, batez ere, asteburuan. Urnietar asko gerturatu da. Kartelak jarri ditugu Villabona, Zizurkil, Lasarte, Hernani eta Andoainen ere, eta bertatik ere etorri dira; baita Donostia ingurutik ere. Jende gehiena asteburuan etorri dela nabaritu dugu, metroa eskuan hartuta neurriak hartzera eta altzairuak begiratzera. Eta astean zehar, lasaiago etorri dira; neurriek bat egiten duten ikustera eta azken erabakiak hartzera.
Zer da gehien erosten dutena?
M.I. Altzairu osagarriak, gehienbat: sarrerak, zapateroak… Mahaiak eta aulkiak ere saldu ditugu. Dena den, gehien kostatzen dena konposizio oso bat saltzea da; hau da, egongela oso bat, adibidez. Izan ere, neurriek bat etorri behar dute eta ez da erraza izaten. Asteburuan gauza txikiak saldu dira; mantak, apaingarriak... Baina altzairu handiak astean zehar ari gara saltzen, denbora gehiago eskatzen dietelako.
Zenbateko beherapenak daude? %65 arte?
M.I. Produktuaren arabera. Sukaldeetan, adibidez, gehiago. 9000 euroko sukalde bat, bere elektrodomestikoekin, 2000 eurotan saltzen ari gara. Izugarrizko beherapenak daude sukaldeetan. Armairuak eta beste altzairu batzuk %50eko beherapenak dituzte gutxi gora-behera eta badira %10ekoa duten produku batzuk ere.
Zein irizpideren arabera jarri dituzue beherapenak?
M.I. Produktuaren arabera. Gauza batzuk berriak dira eta, bilduma berria denez, ez zaigu interesatzen erakusketatik kentzea. Beste produktu batzuk, ordea, bi edo hiru urtez egon dira eta horiek saldu egin nahi ditugu, berriak ekartzeko. Altzairuetan errotazio hori egotea ezinbestekoa da.
Datozen urteetan ere azoka astea egiteko asmoa al duzue?
M.I. Gustatuko litzaiguke. Esperientzia ona da eta nik uste dut berriro egingo dugula.
Iturbe altzariak
Eskaintza hilaren 24ra arte.
Igarategi 70. 94355275
10:00-13:00 / 16:30-20:00.