Azken urteetako eta oraingo diagnostiko zehatzagoa egitea eta hurrengo legealdirako ahalik eta programa osoena egitea da EH Bilduren asmoa.
Herritarrek euren intereseko gaien arabera lau taldeetan banatuta egingo dute hausnarketa, eta horietatik ondorioak aterako dira batzarraren amaierarako.
Horrez gain, Zizurkilgo EH Bilduk prestatutako blogaren bitartez ere, www.zizurkil.ehbildu.net , ekarpenak egiteko bidea izango dute herritarrek urtarrila amaitu arte. Horretarako galdetegia dute eskuragai, datorren legealdirako programa proposamenarekin batera.