Atzo iluntzean harrera ekitaldia egin zitzaion Eneko Galarraga Godoyri, 5 urte sorterritik kanpo eta 7 urte espetxean igaro ondoren. Atzo goizean atera zen Ocañako espetxetik (Toledo) eta iluntzean jende asko gerturatu zen Berdura plazara lehen ongi etorria ematera. Pozik eta esker oneko azaldu zen Eneko.