‘Andoaingo herri antzerkia, taularatzeko prest’izenburuarekin etorriko da urtarrilaren 23ko Aiurri aldizkaria, bihar eta etzi artean harpidedunen etxeetara banatuko dena. Izan ere, Andoaingo Katramila antzerki taldeak eta beste hainbat eragilek Andoaingo 400. urteurrena gaitzat hartuta, otsailaren 1ean Basteron taularatuko duten herri antzerkia prestatu baitute. Era berean, Susana Truchuelo andoaindar historialariari eginiko elkarrizketa biltzen da aldizkarian, Andoain herri bilakatu zen garaiaren inguruan liburuxka osatu eta gero. Amasa-Villabonan, Joxe Ramon eta Urki Galarraga aita-semeek hartu dute hitza, urtarrilaren 30eko Aljibe gauean txiste kontalari aritu aurretik. Euren kirolerako zaletasunaz ere mintzatu dira. Zizurkilgo Muga Ranch zalditegi berriaren edo Jokin Sukunza asteasuarrak airetik, dron bidez irudiak jasotzeko duen zaletasunaren berri ere azaltzen da. Adunan, Iñaki Aristeta herritarra herrigintzaren inguruan aritu da eta Larraul nahiz Adunan hilero haurrei zuzendutako ipuin kontaketak ere hizpide izango dira. Besteak beste, Moldaviatik (Errumania) Villabonara bizitzera etorritako Felicia Plesak bere bizipenak kontatu ditu. Aurkibidea osorik:
AURKIBIDEA
3 IRITZIA
Txomin Garmendia
4-5 ANDOAIN
Herri antzerkia prestatzen ari dira Basteron
6-7 ANDOAIN
Susana Trutxuelo historialariari elkarrizketa
8-9 AMASA-VILLABONA
Joxe Ramon eta Urki Galarraga txiste kontalari eta kirolari
10-11 ZIZURKIL
Muga Ranch zalditegi berria, udaberrirako prest
12-13 ASTEASU
Jokin Sukunza, Airetik eginiko bideoak
14 ADUNA
Iñaki Aristeta herritarrarekin solasean
15 LARRAUL
Haurrentzako ipuin kontaketak hilero
16 KANPOKO LURRETATIK ESKUALDERA
Felicia Plesa Errumaniatik Villabonara
17 HARPIDEDUNEI OHARRA
Aiurriko harpidetza-saria ordaintzeko garaia iritsi da
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!