URzabal Urnietarron Plataformaren asanblada, ostegun honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 15a, 11:54

Datorren maiatzaren 24an egingo diren Udal hauteskundeak direla eta, Udal gestio parte hartzaileagoa eta herritarrengandik gertuagokoa izango den baten alde dauden herritarrek sortu berri duten URzabal Urnietarron Plataformak asanblada ireki baterako deia egin du. Hitzordua, urtarrilaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da Lekaio Kultur Etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!