Pala txapelketa Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 14a, 18:39

Irunberri kultur elkarteak lehen pala txapelketa mixtoa antolatuko du urtarrilean, hilaren 24an hasita. Txapelketa larunbat arratsaldetan burutuko da Aita Larramendi ikastolak Txindokiko egoitza nagusian duen pilotalekuan. Pala txapelketan izena emateko honako tokietan egin daiteke: Irunberri, Txuri Beltz, Txalaka eta Lanbroa tabernetan. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira. Epea urtarrilaren 19an amaituko da.


Bikote guztiek gutxienez bi partida jokatuko dituzte txapelketan.
Txapelketa Irunberriren itxiera mehatxuari aurre egiteko antolatu dute, “palazkada palazkada Irunberri Libre” izenburupean.
Bestalde, berdintasuna eta parte hartzea bezelako baloreak sustatu nahi dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!