“Aurtengo sagardoa usaingarria, arina eta edan erraza izango da”

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 14a, 18:37

Sagardoetxeak horrela deskribatu du 2015ean edango den sagardoa. Irekiera ekitaldia egin dute asteazken honetan.

Astigarragan egoitza duen Sagardoetxeak urtero sagardoaren, sagarraren eta bilketa kopuruen txostena argitara ematen du. Aurtengoari dagokionez, hamar milioi litro ekoiztu dituzte eta oro har sagardoa “arina eta freskagarria” omen da. Uzta gorabeheratsua izan da, baina azken urteetan egindako lanari esker, geroz eta sagarrondo gehiago lantzen ari dira.

AURTENGO SAGARDOA
Sagardoetxeak dioenez, “uda fresko eta hezeak sagarraren azukreen kontzentrazio egokia ahalbidetu du, zuku arinak eta freskagarriak lortuz”. 2014ko uztak Euskal Herrian hamar milioi litro sagardo inguru ekoiztea ahalbidetu du, iazkoaren antzeko kopurua.
Sagardoa dastatu dutenek horrela deskribatzen dute: “Aurtengo sagardoa oso usaingarria da, hori-berdexka kolorekoa. Txinparta bikainekoa. Sagardo orekatua, edan erraza eta arina”.

Sagastien kopurua goruntz
Sektoreak sagardotarako sagarraren landaketaren aldeko apustua eginez jarraitzen dutela nabarmendu dute, “2014an  20.150 sagarrondo landatu dituzte. Dagoeneko 80.000 dira azken bost urteotan landatu diren sagarrondoak, eta aurreko urtearekin alderatuta, %25eko gehikuntza eman da”. Txertatutako sagardotarako sagar barietateak Txalaka, Goikoetxea, Moko, Gezamina, Urtebi haundi, Urtebi txiki, Gaziloka, Mozolo, Verde agria, Patzulo, Gazi-gorri, Manttoni, Merabi, Gaziloka eta Errezila izan dira.

Uzta irregularra
Eskualdeen artean ekoizpena oso desberdina izan da. Egoera hori Gipuzkoa osoan eman da antzeko moduan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!