Hileko hirugarren larunbatez, urtarrilaren 17an, bigarren eskuko azoka egingo dute Zizurkilgo Aurrera plazan.
09:00etatik 14:00etara bitartean egingo da eta edonork har dezake parte. Horretarako, aurrez izena eman beharko da Aurrerako udal-bulegoetara azalduz edo 943692495 telefono zenbakira deituz. Norberak eraman beharko ditu postua jartzeko behar dituenak: mahaia, aulkia… Euria eginez gero, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo dute azoka.