Zuhaitzak udaberrirako prest

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 14a, 13:01

Iratze lorezaintza enpresako lorezainak zuhaitzen neguko kimaketa egin dute azken asteotan Villabonan. Auzo ezberdinetako zuhaitzen adar nahiz adaxkak moztu eta haiek makinaren laguntzaz xehatu ondoren, konposta egiteko edota herriko konpost guneak egituratzeko erabili dute jasotako material lehorra. Orain herriko zuhaitzak biluzik ageri badira ere, udaberrian hosto berriak emateko prest utzi dituzte, beraz. Argazkia atzo arratsaldean Errota auzoan ateratakoa da. 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!