Marijuliri eskeinia
Lagun arteko unea,
goxo, gertu, batera,
edozein leku zela ere
Marijuli betiere
bazetorren geurera,
orain bazen lanean,
hurrena hala mendian,
euskera ardatz hartuta
talde lanean batuta
indarrez ekinean.
Nun zaude, gure artean,
Asteasuko lorea,
kemena eta adorea
irrifarra dotorea
biziaren kolorea.
Agurrik egin gabe,
hasi duzu bidaia,
pauso luzeko jauzia
bizi osoko bizia
gure neska alaia,
nun aurkitu distira
nun aurkitu laguna
zu gabe bai gogorra
utzi diguzu alorra
utzi duzu hutsuna.
Nun zaude, gure artean,
Asteasuko lorea,
kemena eta adorea
irrifarra dotorea
biziaren kolorea.