Gaur hasi, eta otsailaren 20ra bitarte egingo dute Sahararako elikagai bilketa Larraulen. "Tolosaldea Sahararekin" elkarteak bideratzen du kanpaina, errefuxatuen kanpamenduetara ahalik eta laguntzarik handiena bidaltze aldera. Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta haur zein helduentzako pixoihalak biltzen ari dira aurten. Horrez gain, eskolarako materiala ere bilduko dute. Larraulgo udaletxean utzi ahal izango da hori guztia, bulego orduetan. Horrez gain, kanpaina amaitutakoan, bigarren eskuko kamioietan eramango dute bildutakoa eta kamioi horiek erosteko diru bilketa egiten ari dira. Dirulaguntza eman ahal izateko kontu korrontea: Kutxabank: 2095 5081 93 1062503346
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!