Ibilaldian parte hartu nahi duenak Aizkardiko 649717182 telefono zenbakira dei dezake (20:00-22:00) edo ostegunetan Aizkardiko egoitzara gerturatu (20:00-22:00). Izena emateko epea: Urtarrilak 15, osteguna.
Irteera urtarrilaren 18an izango da Olaederra kiroldegiaren aurretik goizeko 07:30etan. Ibilaldiko 22 kilometroak egiteko sei ordu inguru beharko dituztela aurreikusten dute antolatzaileek.