Jokin Alberdi, Espainiako ziklo kros txapelduna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 12a, 11:13

Junior mailako ziklo-kros txapeldun berria da Jokin Alberdi zizurkildarra. Bikain aritu zen Jokin atzokoan, Gijonen jokatutako txapelketan. Hasiera-hasieratik lehen postuan jarri zen eta, helmugan, minutu bat eta bost segunduko tartea atera zion bigarrenari. Munduko txapelketara joateko aukera handiak ditu Jokin Alberdi txirrindulari gazteak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!